...
otros eventos Ondarroa

Ondarroako ingurua: kostaldea eta itsasoa.

Eventos pasados - 2022
09 may 19:00etan
BEIKOZINI, Iparragirre 10
48700, ONDARROA
Jarduera honetan lehenengo hitzaldian kontatuko digute nolakoak dira antxoak eta zelako aldaketak jasatzen dituzte. Bigarren hitzaldian nola eta non aztertzen dituzte arrantzatzen dituzten eta gero jaten ditugun arrainak.

Este día nos contaran en la primera charla como son y como cambian las anchoas tan ricas que solemos comer. En la segunda charla nos explicaran por qué, para qué y dónde hacen los muestreos de los pescados.

Antxoa: populazioaren gora behera handiko arrain urdina.

Estibalitz Txurruka Alberdi (EHU-UPV)
Antxoa ar eta emeen arteko desberdintasunei (anatomiko, fisiologiko, etab.) eta aldaketa klimatikoak antxoetan (indibiduo zein populazio mailan) eta euren ugal-estrategietan izan dezakeen eraginari buruz hitz egingo da.

Laginketak arrantza-ikerkuntzan: zertarako datu bilketa?

Eneko Bachiller Otamendi (AZTI)
Nolakoa da aurten berdelaren egoera? Ba al dago antxoarik? Arraina aurreko urteetan baina txikiagoa da, edo urrunago dago… Halako galdera eta aipuak ohikoak izaten dira arrantzaren jarduera gertutik bizi dutenen artean. Eta kostera bakoitzaren sasoian arrantzaleen eskarmentua ezinbestekoa den bezala, ikertzaileek ematen duten informazioa ere garrantzitsua da. Emaitza zientifikoak lortzeko ordea, behar beharrezkoa da kalitatezko datu bilketa.
Map data © OpenStreetMap contributors.