...
otros eventos Bilbao

Musika amodioaren elikagaia balitz / TATPa eta lehergailuak antzematen dituzten txakurrak

Eventos pasados - 2022
09 may 19:30
Hika Ateneo, Eskola Zumarkalea, 1,
48006, Bilbao
1º Hitzaldia: Musika erreprodukzioari lotuta dagoelaren ideia oso presente dago herri-kulturan. Hitzaldi honetan, lehenik eta behin, gai honen inguruko ebidentzia enpirikoa laburbilduko dut, eta ondoren kantatzeak pertsonen erakargarritasunean duen eragina aztertzen duen ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditut.

2º Hitzaldia: TATPa edo Triazetona Triperoxidoa, Jihadistek eraso terroristetan gehien erabiltzen duten lehergailua da. Egunero horrelako 4 eraso gertatzen dira, 14 hildakorekin. Modu honetako atentatuak ekiditzeko modurik askarrena eta eranginkorrena lehergailuak antzematen dituzten …

“Musika amodioaren elikagaia balitz”: kantuaren eta hautespen sexualaren arteko lotura aztertzen

Jurgi Cristóbal (EHUko Psikologia Fakultateko Irakaslea)
Musika erreprodukzioari lotuta dagoelaren ideia oso presente dago herri-kulturan. Darwinek idea hau formalizatu zuen, argudiatuz, txorien kantua bezala, musika ere hautespen sexualaren emaitza dela. Ideia erakargarria izan arren, musikaren eboluzioari buruzko hautespen sexualaren hipotesiak arreta gutxi jaso du. Hitzaldi honetan, lehenik eta behin, gai honen inguruko ebidentzia enpirikoa laburbilduko dut, eta ondoren kantatzeak (hobeto edo okerrago) pertsonen erakargarritasunean duen eragina aztertzen duen ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditut.

TATPa eta lehergailuak antzematen dituzten txakurrak

Ainhoa Isla Lopez (AUZIKER)
TATPa edo Triazetona Triperoxidoa, Jihadistek eraso terroristetan gehien erabiltzen duten lehergailua da. Egunero horrelako 4 eraso gertatzen dira, 14 hildakorekin. Modu honetako atentatuak ekiditzeko modurik askarrena eta eranginkorrena lehergailuak antzematen dituzten txakurrak erabiltzea da. Arazoa da txakur hauek TATP detektatzen irakasteko entrenamenduetan erabiltzen diren gailuak ez dutela funtzionatzen hainbat arazogaitik. Honi irtenbide bat bilatu nahian, entrenatzeko bi amu sortu ditugu Hauts eta Hodei, burututako probatan, emaitza bikainak lortu dituztenak.
Map data © OpenStreetMap contributors.