...
otros eventos Ondarroa

Itsasoa zaindu berziklatuz eta emisioak murriztuz.

Eventos pasados - 2023
23 may 19:00-20:30
MADDI Taberna, Antiguako ama kalea, 7
48700, Ondarroa
Lehenengo hitzaldian, hondakinen arazoa nola hasi konpontzen azalduko digute Ondarroako portuan plastikoen berziklatuz. Horretan dabil CIRCULARSEAS proiektua.

Bigarren hitzaldian SUSTUNTECH proiektua azalduko digute. Horren bitartez aztertzen ari dira nola hobetu arrantzontzien eraginkortasun energetikoa.

CIRCULARSEAS proiektua: sareen berziklapena Ondarruko portuan.

Blanca LEKUBE GAZAGAETXEBERRIA (Hizlaria)
Hondakin plastikoak arazo kezkagarri bat bihurtu dira azken urteetan. Kantitate handiak sortzen dira eta parte handi bat zabortegietara bideratzen ari da oraindik. Gainera, hondakin hauek inguru naturaletaraino iristen dira, itsasoa adibide. CIRCULARSEAS proiektua arazo honi aurre egiteko jaio zen: itsas-sektoreko hondakin plastikoak berziklatu eta 3D inprimaketa bidez itsas sektorera bueltatzeko piezak inprimatzea, horrela zirkuloa itxiz.
Atlantikoko kostaldeko bost herrialdetan egin da lan eta Ondarruko portuaren kasuan, baztertutako sareak berziklatu dira filamentua egin eta berrerabili.

Arrantza emisioak murriztuz, ekoizpena mantenduz

Lohitzune SOLABARRIETA ODRIOZOLA (Hizlaria)
SUSTUNTECH proiektuan, arrantzontzien eraginkortasun energetikoa %25ean hobetzeko sistema trinko eta errentagarria sortzeko azterketak egiten ari gara. Mundu mailako itsas korronte, olatu eta datu meteorologikoak, arrantza eremuen informazioarekin alderatu ditugu, adimen aurreratuko metodoak erabiliz.
Proiektu bukaeran, arrantzontzien arrantza jardueretan erregaia murrizteko estrategiak proposatuko dira, ekoizpena murriztu gabe. Honek, arrantza-industriaren iraunkortasun ekonomikoa lortzen lagunduko du eta gaur egun jarduera guztien emisioak murrizteko dugun beharrari erantzuna emango dio.
Map data © OpenStreetMap contributors.