...
otros eventos Ondarroa

Antzinako eta gaur egungo teknologiak

Eventos pasados - 2023
22 may 19:00-20:30
KIRRIXKI Taberna, Nasa 3
48700, Ondarroa
Gaurko bi hitzaldietan teknologietaz arituko gara:

Lehenengoan, ilustrazio zientifikoaren garrantziaz hitz egingo digute.

Bigarrenean, nola erabili bateriak energia kudeatzeko autokontsumo instalazioetan.

Ezagutu, marraztu, komunikatu.

Maddi ASTIGARRAGA BERGARA (Hizlaria)
Zientzia behar bezala komunikatzeko garrantzitsua da lehenago komunikatu nahi den hori behar bezala ezagutzea.
Ilustrazioa baliagarri izan daiteke bi kasuetan, bai ezagutza dokumentatzeko tresna gisa eta baita komunikaziorako ere. Izan ere, irudiek ezagutzak modu erraz eta eraginkorrean komunikatzea ahalbideratzen dute. Zientzialari ezberdinek eginiko ilustrazioek, Darwin eta Santiago Ramon y Cajalenak kasu, ilustrazioak zientziarekin duen lotura agerian uzten dute.
Egun, zientzia ilustratzeko hainbat euskarri eta teknika existitzen dira. Ilustrazio ezberdinez lagundutako hitzaldi honetan.

Bateriaren integrazioa eta energiaren kudeaketa autokontsumo instalazioetan.

Ane FEIJOO AROSTEGUI (Hizlaria)
Gaur egungo energia trantsizioarekin bat eginez, eta erregai fosilen alternatiba berriei eta ikerketa aukerei lagunduz, hirugarren sektoreko eraikinen autokontsumorako energia kudeatzeko estrategia prediktibo baten garapena eta inplementazioa aurkezten da.
Hirugarren sektoreko eraikinaren autokontsumoa, kasu honetan eskola bat, energia fotovoltaikoko instalazio batek eta bateria batek osatzen dute. Energia berriztagarrien aldakortasunagatik eta bateriak gehitzen duen konplexutasunagatik energia fluxuaren kudeaketan, energia kudeatzeko sistema prediktibo bat aurkezten da.


Map data © OpenStreetMap contributors.